AURREZ AURREKO BULEGOA

Aholkularitza bulego honen helburu da, herritarrei energia eta gas kontsumoaren inguruan dituzten zalantzak argitzea, merkatuan dauden aukerak azaltzea, eta orokorrean, energiari lotutako gaien inguruan aholkularitza zuzena ematea. Bulegoan honako zerbitzuak eskainiko direlarik:

  • Elektrizitate eta gas fakturetan agertzen den informazioa azaldu eta ulertarazten, fakturen optimizazioa lortzeko.
  • Merkatu arautuan eta librean dauden aukerei buruzko informazioa ematea.
  • Laguntza ekonomikoak lortzeko aukerak dauden aztertzea (bono sozialak).
  • Datu historikotan oinarrituz, horniketa bakoitzari dagokion potentzia optimoa aztertzea.

Argindar kontsumo eta kontratatutako potentziak kontsultatzeko plataformaren azalpena (DATADIS) ere eskainiko da, herritarrek autonomia izan dezaten beren kabuz datuen jarraipena egin ahal izateko.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera:
    9:00-14:00 / 15:00-17:45
  • Ostiraletan:
    9:00-14:45

Helbidea

Bidebarrieta kalea, 24

Telefonoa